Auzo-konposta egiteko guneak, batez ere, lur sail propiorik ez duten azkoitiarrentzat izango dira, haiek ere konposta egiteko aukera izan dezaten, euren auzotarrekin elkarlanean.
Dagoeneko erabilgarri daude herriko hiru konposta gune: Aizkibel liburutegi atzekoa, Ipintza auzokoa, eta Santa Klara-Bizkargi plaza arteko zubi ondokoa.
San Martinen eta Jausoron auzo-konposta egin nahi dutenei Urola Erdiko mankomunitateak beharrezko materiala, informazioa eta laguntza teknikoa eskainiko die. Interesatuta daudenek izena eman beharko dute aurretik Hondakinen Informazio Bulegoan. Hiru aukera daude horretarako: telefonoz deituta 943 85 73 19 / 688 820 755 zenbakietara, Herriko Plazako bulegora joanda, edo azkoitia@urolaerdia.eus helbidera e-maila idatzita.