Antolatzaileek azaldu dute egiten diren azterketen arabera, Euskadin erosten diren elikagaien ia % 8 zaborretara botatzen dela, prestatu ere egin gabe; beste modu batean esanda, urtean 50 kilo eta 200 euro inguru botatzen direla biztanle bakoitzeko.
Lehiaketa Hiri Hondakinen Kudeaketa Koordinatzeko Organoak antolatu du 12 eta 18 urteko ikasleen artean, eta irabazleek iPad mini eta diploma bana jaso dute sari moduan.