Etxebizitza partekatzen duten gazte guztiak izan ahal izango dira onuradun, baldin eta errentamendu-kontratua denek sinatzen badute banan-banan. Onuradunak hamabi hilabetean gutxienez ordaindu beharreko alokairua ordaintzeko erabiliko da laguntza.
Baldintzetako bat eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea da. Gainera, gutxienez pertsona batek Azkoitiko herrian erroldatuta egon beharko du, gutxienez hiru urteko etenik gabeko antzinatasunarekin, eskaera aurkezten den unean, edo, behintzat, beste momentu batean, etenik gabe bost urtez.
Bestalde, diru-sarreren mugak, honakoa baino txikiagoa izan beharko du:
-27.000,00 euro gordin urtean eskatzaile bakarra bada.
-34.000,00 euro gordin urtean bi eskatzaile edo gehiago badira.
Bizikidetza Unitateko kide guztiek Azkoitiko Udaleko zerga, tasa, ariel eta zehapenen ordainketan egunera izan behar dituzte. Horrez gain, onuradunaren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia-loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino. Eta, azkenik, eskatzaileek justifikatu beharko dute Etxebiden izena emanda daudela edo inskripzio-eskaera aurkeztu dutela.
Informazio gehiago nahi duenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo dezala.