Gimnasia erritmikoko Euskadiko txapelketa larunbatean

Maxixatzen.eus 2015ko api. 8a, 09:56

Argazkia: Urola Kostako Hitza (2013)

Euskadiko ligaren II. fasea izango da zapatuan, hilak 11, Azkoitiko Elkarguneko aretoan. 10:25etik 15:00etara jokatuko dute, eta gipuzkoarrak, bizkaitarrak eta arabarrak lehiatuko dira. Federatutako bakarkakoen Gipuzkoako Txapelketa, berriz, hurrengo igandean, hilak 19, izango da leku berean.

Gipuzkoatik, Tolosa, Donosti, Ipurua eta Izar-Leku klubak etorriko dira; Bizkaitik, Sakoneta, Xixili, Dana, Ekilore eta Santutxu; eta Arabatik, Oskitxo, Beti Aurrera eta Ritmica Vitoria.

Federatutakoen artean, kimu, infantil, junior eta senior kategoriak lehiatuko dira, eta oinarrizko federatuen artean, berriz, kimu, infantil, kadete eta jubenil kategoriak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide