Gaur goizean Oteizako frontoietara joan dira, Goazen Jolastuz Disfrutatzera! izeneko tailerretan parte hartzeko, eta arratsaldean, nagusiagoak Urola Institutuan bilduko dira.
Apirilaren 8an, asteazkenean, txikienak Master Txef Txikian arituko dira Elkarguneko sukaldean, eta arratsaldean, Olinpiadak egingo dituzte Elkarguneko goiko pistan, eguraldia ona bada; txarra egingo balu, Mozorro eta Desfile festa! antolatu dute.
Ostegun goizean, Indioak Altxorraren Bila arituko dira herrian zehar, eta euria egingo balu Berrerabili! izeneko tailerrak egingo dituzte. Arratsaldean, Bi Erroberen Gainean bizikleta irteera egingo dute Loiolara, eta eguraldi txarrarekin Elkarguneko sukaldean bilduko lirateke Txef Gazteak! tailerretan parte hartzeko.
Ludotekako ekintzak bukatzeko, ostiralean, Ondarrura joango dira eguraldi onarekin, eta txarrarekin, berriz, Adunara.
Bestalde, Artxamendi Gazte Topalekuko ekintzei dagokienez, gaur Irrisarriland parkera (Igantzi) joan dira egun pasa. Bihar, apirilak 8, Multi Jolasak eta Pintxo Lehiaketa antolatu dituzte Elkargunean. Eta ostegunean, Paintballean arituko dira Lasturren, eta handik etorritakoan afari merienda egingo dute Elkargunean.