CD Anaitasunak 4. mailatik aurrera eskaintzen ditu entrenamenduak, eta 3. mailako gaztetxoen gurasoek urtebete lehenagotik lan saioak egiteko eskaera bat egin zuten. Hortik abiatuta hasi zen lanean Sasoiko. Futbol taldeak erabiltzen dituen zenbait metodologia lantzen dituzte, besteak beste, "modu erakargarrian". Udan ere berriz antolatuko dute, eta egun gehiagotarako izatea nahi dute.
San Juan futbol zelaiko instalazioetan ariko dira goizean zehar bi orduz (10:00etatik 12:00etara). Oraindik norbaitek izena eman nahiko balu, Yoko kirol dendan du horretarako aukera.