El Francotirador, Timbuktu eta Home: Hogar dulce hogar filmak ikusi ahal izango dira datozen jai egunetan

Maxixatzen.eus 2015ko api. 1a, 16:46

El Francotirador, Timbuktu eta Home: Hogar dulce hogar filmak eskainiko dituzte ostegunetik astelehenera bitartean, Baztartxo antzokian.

Timbuktu ostegunean, 19.30etatik aurrera eta ostiralean, 22:00etan hasiko da jatorrizko bertsioan azpitituluekin. El Francotirador, zapatuan 22:00etan izango da, igandean 19:30ean eta astelehenean 19:30ean. Bestalde, igandean Home: Hogar dulce hogar izango da ikusgai, 17:15etan. 

 

El Francotirador Clint Eastwoodek 2014an zuzendutako filma da. Estatu Batuetan grabatu zuten, eta Irakeko gerran oinarritzen da. Pelikulako aktore nagusiak Bradley Cooper, Sienna Miller eta Luke Grimes dira.

Timbuktu 2014an Mauritanian grabatutako filma da, eta Abderrahmane Sissako da erlijioan oinarritzen den pelikularen zuzendaria. Azkenik, Home: Hogar dulce hogar, berriz, umeei zuzendutako eta Estatu Batuetan egindako animaziozko filma da. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide