XXXVI. Sokamuturra argazki lehiaketara aurkeztutako lan guztiak martxoaren 7tik 22ra bitartean Azpeitiko Betharram erakusgelan izan ziren ikusgai. Bertaratutako herritarrek argazki onenari botoa emateko aukera izan zuten. Zengotitaren 'Pasea 2' argazkiak jaso zuen boto gehien, eta, beraz, berarentzat izan da Azpeitiko Argazki Elkarteak urtero ematen duen Sari Herrikoia.
Herritarren saria jasotzea 'polita' izan dela aitortu digu argazkilariak, eta 'oso pozik' dagoela adierazi du.