Hiru zauritu Azkaraten, autobusak eta auto batek elkar jota

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 31a, 19:44

Lurraldebuseko autobus batek eta auto batek elkarren kontra jo dute Azkaraten, Azkoititik Elgoibarrerako noranzkoan, eta hiru lagun zauritu dira. 

 

Segurtasun sailetik jakinarazi dutenez, 19:05ean izan da ezbeharra, GI2634 errepidean. Kolpearen ondorioz, autoaren gidaria harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dute ibilgailutik. Donostiako ospitalera eraman dute, zaurituta. Autobusean zihoazen bi bidaiari berriz, Mendaroko ospitalera eraman dituzte, zauri arinekin.

Azkoitia eta Elgoibar lotzen dituen errepidea itxita egon da ia bi orduz, eta auto ilara luzeak sortu dira. Trafikoa beste bide batzuetatik bideratu du Ertzaintzak. 20:50ean erreietako bat zabaldu dute trafikoarentzat.  Ordu horretan, istripua izan duten ibilgailuak erretiratzen ari ziren, artean ere.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide