Baratze ekologikoak egiteko hasierako onespena eman du udal plenoak

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 31a, 16:59

Argazkia:Ekogunea

Martxoaren 26an udaletxean egin zuten plenoan herritarrentzako izango diren baratze ekologikoak izan ziren hizpide, besteak beste, eta haiek jartzeko ordenantza erregulatzaileari aurreneko onarpena eman zion udal plenoak. 

Baratzak Altamirako lursailetan dira egitekoak, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean.

 

Baratze horien esleipena eta kudeaketa arautuko dituen ordenantza erregulatzailearen hasierako onarpena izan zen, zehazki, udal plenoan onartu zutena.

Orain, jendaurrean jarriko da, herritarrek euren iritziak aurkeztu ahal izateko, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia azaltzen den egunetik 30 laneguneko epean egongo da irekita. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide