ONCE saria Azkoitian tokatu da

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 30a, 18:39

Jon Garate LarraƱaga, ONCE-ko saltzailea

ONCE zozketak 106.600 euro utzi ditu Azkoitian;  86.402 zenbakia izan da zortea ekarri duena. Jon Garate Larrañagak saldu zituen, Kale Nagusiko bere saltokian, zenbaki sariduna zuten hamar kupoi, tartean, 021 serieduna. "Oso pozik" agertu da Garate, saria banatu duelako. Orain arte banatu duen diru kopuru handiena izan da, eta "lanean gogotsu" jarraituko duela aitortu digu.

Zorionak zortedun guztiei!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide