Elkarretaratzea egin dute, asteazkeneko atxiloketak salatzeko

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 27a, 14:57

Ostegunean hainbat herritar elkartu ziren herriko plazan, asteazkeneko atxiloketak eta euskal presoekiko elkartasunaren aurkako erasoak salatzeko.

 

Lau lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, presoen babeserako taldeen kontrako operazio berrian: Etxerat elkarteko kide Nagore Lopez Luzuriaga eta Izaskun Abaiga, eta presoen osasuna zaintzen lan egiten duten Jaiki Hadi elkarteko Fernando Arburua eta Oihana Barrios.  

Preso eta senideen eskubideen defentsan atxilotuak askatu zioen pankartaren atzean batu ziren herriko hainbat lagun.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide