Eskolako Agenda 21: ikasleak elikadura jasangarria aztertzen

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 18a, 10:04

Elikadura jasangarria

Eskolako Agenda 21 programaren bitartez, Floreagako eta Xabier Munibe ikastolako DBHko ikasleak eskola eta herria jasangarri izatera iristeko bideak ireki nahian ari dira.

Azkoitiko Udalak bultzatu eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak gauzatutako programan, eskola-komunitatean ingurumenaren aldeko kontzientzia eta ohiturak txertatzea da helburua, herritarren parte hartzea bultzatuz.

Hamabigarren ikasturtez ari dira lan horretan 860 ikasle inguru eta ikas-komunitate osoa, urtero gai asko jorratuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide