Umeen danborradarako entsegua eta ur mozketa Bizkargin

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 16a, 15:23

Bi ohar

 

Apirilaren 11n izango den umeen danborradarako entseguak hasiko dira gaur Gurea frontoian 19:00etan. Bertan egingo da kantineren zozketa, eta LH1eko karrozan irteteko zozketa, berriz, asteazkeneko entseguan -martxoaren 18an-.

 

Gaurtik aurrera, astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira entseguak Gurea frontoian, 19:00etatik 20:00etara.

 

Bestalde, ur-mozketa izango da bihar eta etzi Bizkargi kalean eta plazan eta Jandonianiz kalean 15:00etatik 18:00etara. Hornikuntza sarea hobetzeko lanak egiten ari direlako moztuko da ura.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide