Korrika 19: kilometroen zozketa gaur

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 16a, 06:10

Kilometroak banatzea

Martxoaren 22an iritsiko da Korrika 19 Azkoitira, 20:00ak inguruan.

Bertan parte hartzeko asmoa duzuenon artean, gaur, martxoak 16, izango da kilometroak erosteko azken eguna.

Bestalde, Kilometroak zozkatzeko bilera Kultur etxeko AEK-ren 3. solairuko 4. gelan 19:30ean izango da. Bertaratzen direnek izango dute ibilbideko kokapena aukeratzeko lehentasuna.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide