Korrikarekin Xoxotera igandean Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 13a, 05:59

Xoxotera

Datorren igandean Korrika 19rekin Xoxotera igotzeko aukera izango da Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik.

Irteera 9:00etan izango da hiru herrietan, Azkoitian Balda plazan edo Aittolako aparkalekuan. AEK-n 3 euroren truke izena emanda, aterpean jan-edana eta erromeria izango dira.

Haurrak gurasoen ardurapean ibiliko dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide