Afrikako Mali herrialdeko jendeak dituen beharrei ahal den neurrian erantzuteko, janaria eta eskola-materiala biltzen ari da Azkoitiko parrokiako pastoral taldea.
Parrokiako San Frantzisko kaperan jasoko dituzte ekarpenak martxoan zehar, goizetan 11:30ak arte eta arratsaldetan 17:30etik 19:30era. Elikagaiei dagokienean, pasta emateko eskatu dute, eta ikastetxeetarako boligrafoak eta koadernoak.