Azkoititik Urretxura doan bidegorria itxita izango da gaur, martxoak 9, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00etara.
Bide bazterrak txukuntzeko lanak egin behar dituzte, bidera sartutako sastrakak eta gainontzeko landareak moztuz. Lanak direla eta gerta litezkeen istripuak saihesteko neurria izan da bidea ixtea.