Luis Axiri: Azkoitiko demografia maxixatzen

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 5a, 11:39

Argazkia: J. Beristain

Azkoitiko demografiako datu ugari bildu du azken urteetan Luis Larrañaga Axirik. Joan den urteko datuak helarazi dizkigu orain, eta hemen dituzue laburbilduta:

Biztanleria:

-11.592 biztanle: 5781 emakumezko (%49,87) eta 5811 gizonezko (%50,13). Inoizko herritar kopururik handiena da, 2013an baino 89 biztanle gehiagorekin.

-18 urte artekoak 2453, 19 eta 65 urte artekoak 7034 eta 65 urtetik gorakoak 2015.

Ezkontzak:

-Zibilez ezkondutakoak 35, 2013an baino bat gutxiago. Elizaz ezkondutakoak 5, 2013an baino hiru gehiago.

-Ezkonberrien batezbesteko adinari dagokionean, emakumezkoena 33, 85 urte -2013an 34,63- eta gizonezkoena 37,03 urte -2013an 35,95-.

-Ezkonduek darabilten hizkuntzaren arabera, hau diote datuek:

  • 25 bikote euskaldunak
  • 3 bikotetan andrea euskalduna eta gizona erdalduna
  • 2 bikotetan andrea erdalduna eta gizona euskalduna
  • 5 bikote erdaldunak
Jaiotzak:

-Neskak 55 -2013an 79- eta mutilak 65 -2013an 61-.

-Neba-arreba bikiak 2 -2013an 4-, ahizpa bikiak 2 -2013an batere ez- eta anaia bikiak 2 -2013an 2-.

Heriotzak:

-Emakumezkoak 50 -2013an 50- eta gizonezkoak 54 -2013an 59-.

-Hildakoen batez besteko adina 81,94 da emakumezkoena -2013an 79,96- eta 76,72 gizonezkoena -2013an 78,16- .

Hazkunde naturala (Jaiotzei heriotzak kenduta): 22 -2013an 37-.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide