Gaur hasiko dira Floreagako XXVI. kultur jardunaldiak

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 4a, 06:53

[caption id="attachment_11116" align="alignleft" width="89"] Jardunaldiak[/caption]

Floreaga ikastetxeak eta bertako gurasoek Udalaren laguntzarekin antolatuta, gaur hasiko dira Floreagako XXVI. kultur jardunaldiak.

Joan Boscoren jaiotzaren 200. urteurrena izanik, gizon haren ekarpena izango da ardatz hiru hitzalditan, eta bertso saioarekin bukatuko dira jardunaldiak. Saio guztiak On Bosco aretoan izango dira, 20:00etan.

Honako hau izango da egitaraua:

  • Gaur: Gizarte multikulturala eta gorroto diskurtsoa: giza eskubide eta kristau baloreetatik hausnarketa hitzaldia, Jon M. Landaren eskutik, Don Bosco aretoan.
  • Martxoaren 11n: Don Bosco, gazteen aita eta maisua: laboral eta hezkuntza proposamena hitzaldia Mikel Ormazabalekin.
  • Martxoaren 18an: Don Bosco: un educador de corazón hitzaldia, Koldo Gutierrezekin.
  • Apirilaren 17an: Bertso saioa, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Jone Uria eta Sebastian Lizasorekin.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide