Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria Ikasi Group Solutionsentzat

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 3a, 16:25

Ziurtagiria, enpresa eta udaleko ordezkariak

Bai Euskarari Ziurtagirien baitan, Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria jaso du Ikasi Group Solutions S.L. enpresak.

Programa horretako bigarren maila ordezkatzen du Zerbitzua Euskaraz ziurtagiriak, Bidean mailaren ondoren, eta Zerbitzua eta Lana euskaraz mailaren aurretik.

Udalak eta Ziurtagiriaren elkarteak, enpresaren ahalegina goraipatuz, ordezkariak bidali dituzte enpresara ziurtagiria ematera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide