"Zerrauts ogia" dokumentalaren estreinaldia Matadeixen gaur

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 3a, 06:16

Estreinaldia

Dokumentala izango da gaur ikusgai Matadeixen: Zerrauts ogia. Lau hizkuntzatan azpititulatua da filma -euskara, gaztelania, ingelesa eta katalana-, eta Patxi Egilaz zuzendariak aurkeztuko du filma Matadeixen.

Eguzki Bideoak, Geronimo Uztariz institutua eta Memoriaren Bideak elkartearen artean egindako elkarlanaren emaitza da.

Frankismo garaian 1947 eta 1951 bitartean egindako lehen grebak aurkezten ditu. Horien aurretik emakumeek merkatuetan, okindegi atarietan edo handizkako delegazioen aurrean egindako bat-bateko protesta ugariei ere dagokien balorea eman nahi die.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide