Gure artera etorritako jendea euskal kulturara bideratzeko Auzoko erakundeak antolatuta, "Euskal Harria, munduko harriak" jolas saioa izan zen joan den zapatuan Elkargunean.
Harriz harri eraiki daitezke zubiak, eta jolasean hobeto, jan-edanarekin, giro ederrean, hilero elkartuz. Urola Kostako Hitzan ageri da bertan izandako jende multzoa jolasean.