Iraurgi Berritzeneko enplegu orientazio zerbitzua abian da

Maxixatzen.eus 2015eko martxoaren 2a

Enplegu orientazioa

Abian da berriz ere Iraurgi Berritzeneko enplegu orientazio zerbitzua, lan bila dabiltzan eskualdeko herritarrei laguntza pertsonalizatua eskaintzeko helburuarekin.

943083469 telefonora deituz ala enpleguzentroa@iraurgiberritzen.net edo orientazioa@iraurgiberritzen.net helbideetara idatziz, aholkularitza eskaintzen zaio langabeari balizko lan irteera eta prestakuntza zerbitzuetan.

Orientatzaileak laguntza pertsonalizatua eskaintzen du honako alor hauetan:

  • Lan elkarrizketak prestakuntza
  • Hautaproben prestakuntzan
  • Prestakuntza beharren azterketa
  • Autoenplegurako informazioa

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide