Gaztainondoen ikastaroan izena emateko azken eguna gaur

Maxixatzen.eus 2015eko otsailaren 28a

2a azken eguna

Gaztainondoei buruzko ikastaro praktikoa antolatu du Udaleko ingurumen sailak, herriko basoak berreskuratuz kudeatzeko helburuarekin.

Martxoaren 7an izango da ikastaroa Laja jatetxean, 09:00etatik 17:00etara. Gaur, martxoak 2, izango da izena emateko azken aukera 607 885 609 zenbakira deituta.

Ikastaroa doan izango bada ere, bazkaria bakoitzak ordaindu beharko du (12-15 euro inguru). Bestalde, beharrezkoa izango da txertaketarako labana izatea.

Gaztainondoak berreskuratzea sustatuz, gure lur sailei errentagarritasuna emateko teknikak azalduko dira, eta gai hauek landuko dira teorian eta praktikan: txertoak, izurrien kontrola, txankroen garbiketa, ugaritzea, etorkizuneko aukerak...

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide