Urola Kostako Hitzan jakin dugunez, Urrategi Alberdi alkateak eta Esther Lizarralde alkateordeak adierazi dute itxita dagoela Azkoitia Lantzenek zabalik zuen auzirik handienetako bat.
Azkoitia Lantzen udal sozietateak konponbidea adostu du Intsausti atzeko Biteso eta Sierras Sabi enpresekin, eta, horren ondorioz, Intsausti eremu industriala bizitoki bihurtzeko bi aldeek zituzten konpromisoak bertan behera utzi dituzte.