Jolastokiak gehienbat mutilentzat prestatuta daudenez, gune horiek modu parekideagoan banatzeko, Azkoitian eta Azpeitian "Jolas denbora" egitasmoa jarri dute abian, Hezkidetza Foroaren ekimenez.
Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeak, Udalak eta Harremanitzeko dinamizatzaileak izango dira proiektua bideratuko dutenak. Dinamizatzaileek Urola Kostako Hitzan adierazi dutenez, "naturaltzat jotzen ditugu erabat kulturalak diren jarrerak". Jarrera horiek detektatu eta aldatzeko garaia da.