Gaurtik aurrera Bizkargi kalean saneamendua hobetu eta espaloia konpontzeko lanak egiten hasiko dira Udaleko langileak, eta itxita egongo da kale hori hilabete inguruan.
Bizkargi kaleko 10-18 eta 3-9 zenbakien artean itxiko da ibilgailuentzako pasabidea, eta ezingo da tarte horretan aparkatu.
Lanek iraun bitartean, Trino de Uria eta Ugarte kaleetatik bideratuko da trafikoa.