Nopodigigrafia-2
Argazki digitalak estenopo batean zehar egiteko artea da nopodigigrafia.
Kamera estenopeikoa eta kamera digitalaren arteko fusioa.
Nopodigigrafia-2
Kamera estenopeikoaren barruan, estenopo izeneko zulotxoan zehar sartzen da argia, eta irudi bat osatzen du; horixe da kamera digitalarekin fotografiatuko duguna.
Nopodigigrafia-3
Kamera estenopeikoa
Estenopo hitza grezieratik dator: "stenos opaios" esapideak "zulo txikia daukana" esan nahi du.
Argia lerro zuzena osatuz ibiltzen denez, zulo txiki batetik pasarazten badugu eta kaxa baten barrura proiektatzera bideratu, kaxaren txoko bakoitzean subjektuaren zati bateko argia bakarrik ikusi ahal izango da, eta gutxi gora behera garbia izango den irudia sortuko da. Horixe da kamera ilunaren hasiera, eta baita objektiborik gabeko argazki kamera edo KAMERA ESTENOPEIKOAren hasiera ere.
Nopodigigrafia-4
Kamera estenopeikoak eskuz egindakoak dira, kartoizko edo zurezko kaxekin, poto batekin edo argiaren pasabidea ixten uzten digun edozein tramankulurekin eraikita. Oinarrian, argi izpiak isurtzen uzten dituen estenopodun kamera ilun bat da. Nopodigigrafiari dagokionean, estenopoa eta beste zulo handiago bat ere beharko dugu, kamera digitalaren objektiboa sartu ahal izateko. Zenbait argazkilari gela baten barruan sartzen da, eta modalitate honekin lortzen diren argazkien berdin-berdinak lortzen ditu bertan. Honekin, ordea, bi kamerekin mugitzeko aukera daukagu.
Nopodigigrafia-5
Kamera digitala
Erabil dezakegun kamera digitala salgai daudenen arteko edozein izan daiteke. Betiere baldin eta eskuz lana egiteko aukera eskaintzen badigu, B puntua baldin badu eta, batik bat, eskuz fokuratzeko aukera eskaintzen badu.
Nopodigigrafia-6
Objektiboa angeluhandia izatea hobe da; 10-20 mm-koa erabiltzen dut nik. Kliskagailu kabledunarekin, kamera ez ukitzeko.
Kamera estenopeiko batean oinarrituta lortzen den teknikatik abiatuta, zeuek kamera nopodigigrafiko bat nola egin dezakezuen erakutsiko dizuet:
Materialak:
- - Kartoizko, zurezko edo beste material bateko kaxa bat, ardo-kaxa baten neurrikoa edo handiagoa
- - Kamera digitala
- - Freskagarri lata bat (estenopoarentzat)
-
Nopodigigrafia-7
- Pintura beltza
- - Zinta isolatzaile beltza
- - Zinta isolatzaile beltz zabala
- - Josteko haria (ahal den meheena)
- - Guraizeak
- - Kuterra
- - Erregela
Nopodigigrafia-8
Barrua bakoitzak gustuko duen erara forratu edo apain daiteke, gogoratuz zuriak argia asko islatzen duela, eta beltzak oso gutxi.
Lau kamera desberdinen argazki bana duzue hemen.
Eta goian jarri ditugunak emaitzen argazkiak dira.
Jon Andoni Martin