Herrixen: erosketa txartel berria eta hobea

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 19a, 19:37

Erosteko txartel berria

Herrixenkreditu txartel berria aurkeztu dute Udalak eta izen bereko merkatarien elkarteak. Hainbat abantaila ditu Nafarroako Rural Kutxak kudeatuko duen txartel horrek:

  • Doakoa da, inongo gasturik ez dauka.
  • 3 hilabetean ordaintzeko aukera eskaintzen du, interesik gabe.
  • Munduko edozein tokitan erabili daiteke, bai ordaintzeko eta baita dirua ateratzeko ere.
  • Txartel hori erabiltzeko ez dago zertan Nafarroako Rural Kutxako bezero izan.
  • Txartel hori erabilita hainbat eskaintza izango ditu erosleak: deskontuak, puntuak, erosketa baleak, sariak, gasolindegietan beherapenak…
  • Iruzurrezko erabilera kasuak eta istripuzko heriotza estaltzen dituten asegurua.
  • Elkargunera eta liburutegira sartzeko aukera.
  • Udalari ordainketa jakin batzuk egiteko aukera.

Herrixen elkarteko kide diren dendari eta jatetxe txikiei, berriz, euren lehiakortasuna hobetzen lagunduko die, kostuak gutxituta, eskaintzak egiteko aukera handiagoak edukita, eta irudia eta komunikazio ikuspegia sendotuta. Horrez gain, bezeoari zerbitzu hobea ematen lagunduko die, eskaintza eta beherapenekin, eta epe luzerako fidelizaziorako aukerak emango dizkie.

Horregatik erabaki du Udalak proiektu hau babestea, “herriko merkataritza eta ostalaritza sustatu eta laguntzeko balioko duelako, eta aldi berean, herritarrei abantailak eskainiko dizkietelako”.

Txartela dagoeneko eskuragarri dago, eta interesgarriek honako tokietan eskatu behar dute:

Elkargunean,

Herrixen elkarteko kide diren saltoki eta jatetxeetan.

Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide