Emakumeak ahalduntzeko ikastaroak antolatu ditu Udalak bigarren urtez. Hainbat ekimen izango dira datozen hilabetetan Azkoitian, emakumeen historiaz eta feminismoak lortutakoaz jabetuz, ekintza guneak “emakumeen topaleku” bihurtzeko asmoarekin.
Martxotik uztailera, adin guztietako emakumeentzako bost ikastaro egingo dituzte Elkargunean. Zabalik da neguko eta udaberriko ikastaroetarako izena emateko epea, berdintasuna@azkoitia.eus helbidean, 943 54 20 14 telefonoan, edo udaletxean bertan, otsailaren 27a bitartean. Udako ikastaroetarako izen-ematea beranduago izango da. Plaza mugatuak izango dira, eta, nahi izanez gero, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute. Informazio gehiago behar izanez gero, jo ezazue goian aipatutako lekuetara.