Gaur bukatuko dira Inauteri jaiak, eta bihar hasiko da Garizuma, berrogei eguneko baraualdia. Euskal kulturak badaki baraualdian bizitzea zer den, baina sormenez aurre egiten dio oparotasunik gabeko bizimoduari.
Horrelako kontuak plazaratu ziren Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Topaldian, euskal kulturgintzaren oraina eta etorkizuna hizpide hartuta.