Dagoeneko izena eman daiteke martxoaren 28ko Azkoitia-Azpeitia lasterketarako, bai 21 km-ko maratoi erdia egiteko eta baita 7´5 km-ko lasterketa herrikoia egiteko ere.
Guztira 1.300 dortsal izango dira, 21 eurotan federatuentzat eta 24 eurotan gainerakoentzat. Lasterketa herrikoian, berriz, 400 dorsal eskainiko dira, 10 euroko prezioarekin. Aurten, gainera, ibilbide laburrean patinatzaile lasterketa egingo dute, eta 12 eurotan har daiteke parte.
Martxoaren 26a bitartean eman daiteke izena, baina lasterketa herrikoian martxoaren 20a baino lehenago egiten dutenek 5 euro gutxiago ordainduko dituzte.