Gazteek etxebizitzak alokatzeko laguntzak

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 16a, 07:33

Etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak

Gazteei emantzipazio bidean laguntzeko, Azkoitian alokairuko etxebizitza sustatzeko eta irisgarritasun baldintzak betetzeko dituzten alokairuko etxebizitzak eskura jartzeko asmoz, Udalak 60.000 euroko laguntza emango die 18 eta 35 urte arteko gazteei.

Honako baldintza hauek bete beharko dira:

- 18-35 urte bitartean izatea

- Etxebizitza baten jabe ez izatea.

- Diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egotea.

- Gutxienez bizikidetza unitateko pertsona bat Azkoitian erroldatuta egotea.

- Diru-laguntzen zenbatekoa errentaren arabera finkatuko da: hileko errentaren ehuneko bat izango da, eskaera bakoitzeko hileko hainbat euroko gehienezko muga izango du, eta gehienez 12 hilabeterako emango da. Hileko muga 350 eurokoa izango da, eta Alde zaharrean dauden etxebizitzak errentan hartzen dituztenek laguntza handiagoak izango dituzte eta baita %65eko ezgaitasuna duten gazteek ere.

- Eskatzaileak Etxebiden izena emanda dagoela justifikatu beharko du.

- Etxebizitzek ere baldintza batzuk bete beharko dituzte: bizigarritasun baimena edukitzea eta gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzea.

Udalbatzan aho batez onartu zen erabakia, eta jendaurrean erakusgai dago, bai Gipuzkoako Boletin Ofizialean eta baita udal webgunean ere, nahi duenak alegazioak egin ditzan. Alegazioetarako epea amaitua, izapideak lehenbailehen egiten saiatuko da Udala. Izapideak amaitu orduko jakinaraziko da noiztik aurrera, non eta nola eskatu behar diren laguntza horiek.

Etxebizitzetan obrak egiten laguntzeko bideratutako dirua bezalaxe, etxebizitza eskubidea herritar guztiek gauzatzeko neurriak direla azpimarratu du Udal gobernuak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide