Korrika Kulturala ate joka Azkoitian

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 16a, 06:57

Korrika kulturala

Ate joka dugu dagoeneko Korrika kulturala Azkoitian, jendeak antxintxinka saio alaiari ekin aurreko kultura ekitaldi sorta.

Hona hemen egitaraua:

-Martxoak 6: Euskal Herriko zinemagileen filma laburren Laburbira Baztartxon, 22:00etan.

-Martxoak 7: Lib Duba grabatzea, Eliz ataritik Balda Plazara 11:00etan, herriko kultur eta kirol taldeen eta nahi duten herritar guztien laguntzarekin.

-Martxoak 18: Korrika Txikia eta Irrien Lagunak ikuskizuna.

-Martxoak 22: Korrika herrian, 20:05etik aurrerako tartean.

  • Herriko kaleen izendegiari buruzko hitzaldia Juan Bautista Mendizabalekin, 11:00etan.
  • Ondoren, triki-poteoa
  • sukaldaritza lehiaketa
  • herri bazkaria
  • murala margotzea
  • Korrikan antxintxika egiteko prest zortzietan!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide