Aizkibel liburutegia: ekitaldiak haurrentzat bihar eta hilaren 27an

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 13a, 06:39

Ipuin kontalaria

 

Aizkibel udal liburutegiak bi ekitaldi antolatu ditu umeentzat. Alde batetik, Rosa Martinez ipuin kontalaria izango da liburutegian bihar 11:00etan. Lau urte baino gehiagoko umeentzako Hiru luma ipuina kontatuko du, eta nahi duzuen guztiok zaudete gonbidatuta.

 

Beste alde batetik, tailer zientifikoa antolatu dute otsailaren 27an, 18:15ean liburutegian bertan egiteko. Eraiki zure zelula izeneko tailerra 8-12 urte bitarteko umeentzat izango da. Doakoa izango da, eta parte hartu nahi dutenek Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoan eman beharko dute izena, otsailaren 20a baino lehen.

 

Biologia zelularrari buruzko saioan, zelularen osagaiak birsortuko dituzte umeek, eta nahi duten moduko zelula bat sortu. Bukatutakoan, etxera eraman ahal izango dute egindako lana.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide