Anaitasuna M.B.: zeharkaldiko eskia Lizaran

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 16a, 06:16

Zeharkaldiko eskia

Lizaran zeharkaldiko eskia egiteko irteera antolatu du Anaitasuna M.B.k otsailaren 21 eta 22rako.

Gabardito-Bisaurin-Lizara ibilbidea egingo dute larunbatean, eta igandean, berriz, Lizara-Agüerri-Gabardito.

Hasiberriek gutxienez eski alpinoan pista gorriak jaisteko gai izan behar dute.

Beharrezko materiala: Arva, pala, sonda, kutxilak, pioleta eta granpoiak.

Izen ematea: Etxeza harategian edo Lopetegi iturgintzan, bazkideak 60€, bazkide ez direnak 70€ (Bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria barne)

Izen emate epea: Otsailak 18. Gehienez 20 lagun.

*NAHITAEZKOA da federatua izatea (Anaitasuna ez da ezeren erantzule izango)

Informazio gehiago: www.anaitasunamb.org

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide