Azkoitia Baiko Julen Garatek zinegotzi izateari utzi dio

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 12a, 06:22

Urola Kostako Hitza

Joan den astearteko Udalaren ez ohiko bileran, Azkoitia Bai koalizioko Julen Garatek zinegotzi kargua utzi zuen.

Hondakinak biltzeari buruzko herri kontsultan jasotako emaitzek bultzatu dute dimisioa ematera, kargu publikoan ia hamasei urte bete eta gero.

Azkeneko agintaldia beretzako interesgarriena eta gogorrena izan dela adierazita, Azkoitia Lantzenek herriari eragin dion kalte handia nabarmendu zuen, eta azkeneko aurrekontuak abstentzio bakarrarekin onartu izana goraipatu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide