Azkoitiko eta Azpeitiko udalek ekintzailetasuna sustatzeko 150.000 euro bideratu ondoren, 61 lanpostu zuzen sortu dira, eta zeharkako beste batzuk ere bai.
Guztira 38 eskaera jasota, oinarrizko baldintzak betetzen ez zituzten hiruri izan ezik, guztiei eman zaizkie 2.000 eurotik 43.000ra bitarteko laguntzak.
Bide onean doazelakoan, aurten ere beste 150.000 euro jarriko dituzte diru-laguntzak bideratzeko. Oinarriak erabaki orduko egingo dute deialdia.
Alkateek gogorarazi dute, ekintzailetasuna indartzearekin batera, enplegu orientazio zentroak martxan daudela, turismoa eta lehen sektorea sendotzeko ahaleginetan dabiltzala, eta beste hainbat programa ere lantzen ari direla Iraurgi Berritzenen bitartez.