Txerloia Tenis Kluba: Gazteen Openerako izen ematea zabalik

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 11a, 12:23

Gazteen tenis opena

Urola Kostako Hitzan jakin dugunez, martxoaren 1ean hasiko da Txerloia Tenis Klubak antolatzen duen Azkoitiko Gazteen Opena, eta zabalik da izen emateko epea.

669-62 18 02 telefonora deitu edo txtenis@gmail.com helbidera idatzi behar da, otsailaren 26ra bitartean, eta 10 euro ordaindu.

Bestalde, apirilaren 1ean hastekoa helduen txapelketa, baina, pisten berritze lanak direla eta, litekeena da egutegia aldatzea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide