"Hezurren egia" proiektua jarri dute abian Gipuzkoako Foru Aldundiak eta gure bailarako udalek, "historiaurrean izan genuena ezagutzeko eta nor garen jakiteko", gure ondarea ezagutarazi, zabaldu eta balioztatzeko asmoarekin.
Gure etxeetan egitasmoaren eskuorria jaso ondoren, hitzaldia emango dute gaur Miriam Cubas eta Sonia San Jose Arantzadiko arkeologoek, Elkarguneko Oteiza aretoan 19:00etan.