Inauterietako lehiaketetarako izen ematea zabalik

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 6a, 06:02

Lehiaketak Inauterietan

Gaur zortzi hasiko dira Inauteri jaiak Azkoitian, eta mozorro eta taberna apainketa lehiaketak izango dira zapatuan.

Zabalik da parte hartzeko izen ematea Udaletxeko Harrera bulegoan, otsailaren 13ra arte. 16 urte edo gehiago izan beharko dira mozorro lehiaketan parte hartzeko, eta 23:00etatik 24:00etara bitartean plazatik pasa beharko dute parte hartzaileek.

Hona hemen egitaraua:

Ostirala, otsailak 13

-16:00: Ikastetxeetako umeen kalejira.

-17:00: Umeentzako merienda Herriko Plazan.

-17:00: Umeentzako dantzaldia Egan taldearekin.

-17:00etatik 19:30etara: Margoak, eskulanak, eta abar Kontzejupean Abarketatxo Ludotekako hezitzaileekin.

-21:30etik 23:30era: 12-17 urte bitarteko gazteentzat Disko Festa DJ-arekin eta Mozorro Lehiaketa Elkarguneko areto nagusian. Sariak izango dira.

Zapatua, otsailak 14

-19:00: Udal Musika bandaren kalejira.

-19:30ean: Txalkor txistulari taldearen kalejira.

-22:30ean: DJ IMANOL Herriko plazan.

-00:30ean: Mozorro lehiaketaren sari banaketa Herriko plazan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide