Urola Kostako Hitzan jakin dugunez, Azkoitia Baiko Julen Garate zinegotziak dimisioa ematea erabaki du.
Dimititzeko arrazoi moduan, hondakinak biltzeko sistema mistoaz egindako herri galdeketan ezezkoak irabazi izana argudiatu du. Bere iritziz, horrek bere ondorioak izan behar ditu, eta dimisioa ematea iruditzen zaio egokiena, hondakinen jarraipen batzordean lan egiteko pertsona aproposa ez delakoan.
Ezohiko bilkura izango da datorren astean Udaletxean, eta orduan utziko du Garatek bere kargua.