Udalarekin lotutako azken berriak

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 2a, 10:45

Udaleko albisteak

Hasteko, aurrekontu parte-hartzaileetan erabakitakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euro bideratu ditu eskualdeko historia berreskuratzeko plangintza egiteko. Hezurren egia proiektua abiarazi dute, "historiaurrean izan genuena ezagutzeko eta nor garen jakiteko", "Urola Erdiko ondarea gure artean ezagutaraztea, zabaltzea eta balioa ematea" helburu hartuta.

Bestalde, indarkeria matxistaren emakumezko biktimei arreta egokiagoa koordinatzeko protokoloa onartu zuen osoko bilkuran Udalak, eta protokolo hori sinatu berri dute gaiarekin lotutako eragileek:

Urrategi Alberdi alkateak, Luis Angel Clavera Urola Kostako Ertzain etxeko buruak, Ziortza Etxeberria Azkoitiko Osasun Etxeko ordezkariak, Alberto Izagirre Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko zuzendariak, Arantza Zubizarreta Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HH-LHko zuzendariak, Lourdes Aristimuño Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe DBH-BHIko zuzendariak eta Koldo Gurrutxaga Azkoitiko Floreaga Salestar Ikastetxeko zuzendariak.

Besteak beste, elkarlana eta horrelako tresnak behar direla nabarmendu zuten sinatzaileek.

Azkenik, 1920ko hamarkadan eraikitako San Martin auzoko etxeetako jabeen %87k, orduz geroztik izandako beharrei erantzunez, handitu egin behar izan dituzte euren etxebizitzak. Gehienetan, baimenik gabe edo emandako baimena bete gabe egin izan dute, horrek dakartzan arazoekin. Kontu horiek arautzeko bidea zabaldu zaie orain.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide