Negu beteko eguraldiarekin,
hasi dira landareak inausteko jaiak, inauteriak.
Landareek beren fruitua oparo eman dezaten,
akabatu egin behar dira zomorroak,
mozorrotu egin behar dira gizakiak.
Lurra esnaraziz,
udaberriari egiten diete dei joaldunek
Iturenen eta Zubietan.
Beste hainbeste egiten dute,
lurra astinduz,
Santa Ageda eskeko makilek.
Javier Beristain