Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez Floreagan
Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantariek “BAGA, BIGA, HIGA. Euskarazko musikaren trantsizioa” emankizuna eskaini zuten atzo, Don Bosco Astearen barruan.
Euskarazko kantagintza 1960tik hasi eta gaur egunera arte hamarkadaka banatu zuten, eta bideoak erabili zituzten azalpenen lagungarri.
Garai bakoitzeko giro sozio-politiko-kulturalaren zertzelada didaktikoak emateaz gain, zuzenean kantatu zituzten euskarazko musikaren mugarri diren kantu batzuk.