Euskararen 4. Ginkana, euskaraz eta euskararekin jostatzeko

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 26a, 06:35

4. lehiaketa

Euskararen Ginkana euskaltzale, kulturazale edo aisialdi-taldeen lehiaketa da, Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duena.

Laugarren edizio honetan Azkue Fundazioarekin elkarlanean antolatu du, eta oraingoan ere, Euskaltzaleen Topagunea izango da lehiaketaren koordinatzailea.

Euskara erdigunean izanik, hizkuntza-ekologia eta hizkuntza aniztasuna lantzen dira Euskararen Ginkanan, eta finala Donostian izango da, Ekogunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide