Herri barruan bidegorria osatzeko bilera irekia gaur

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 21a, 06:54

Ibilbidearen zirriborroa

Herri barruan bidegorria osatzeko bilera irekia egingo du Udalak herritarrekin gaur, hilak 22, Elkargunean 19:00etan.

Dagoeneko Udal teknikariek ibilbidearen zirriborroa marraztu dute, ezkerreko irudian ageri den moduan, eta orain proposamena herritarrekin landu nahi dute, iritziak eta ekarpenak jasoaz. Bestalde, gaurtik aurrera udal webgunearen bitartez ere egin ahal izango dira proposamenak.

Behin betiko ibilbidea herritarren ekarpenak bildutakoan osatuko da. Lanak lehenbailehen esleituko dira, udaberri alderako herri barruko bidegorria prest egotea baita helburua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide