Poesia aspaldikoa Emily Dickinson estatubatuarrarena. XIX. mendekoa egitez, betirako poesia unibertsal bikaina, ordea, izatez.
Bere lerroetako hitzen artetik distilatzen dira bakardadea, bizitza eta heriotzaren esentzia lurrintsuak, Angel Errok euskaratutako sorta apartekoan.
Susa argitaletxeko Munduko poesia kaierak bilduman argitaratu zuten joan den urtean, Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin.