Udalaren inguruko azkeneko albisteak

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 19a, 10:10

Udaleko berriak

Azkoitiko Udala fakturazio elektronikoa erabiltzen hasi da hornitzaileekin. Udaltzaingoaren zerbitzuarekin lotuta, berriz, ostiral eta zapatu gauetan ere zerbitzua eskainiko da hemendik aurrera.

Bestalde, nekazaritza arloan lanpostu berriak sortzeko Lurbide proiektua aurkeztuko du Udalak asteazkenean, hilak 21, 19:00etan.

Azkenik, herri barruan bidegorria osatzeko bilera irekia egingo du Udalak herritarrekin ostegunean, hilak 22, Elkargunean 19:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide